domingo, septiembre 26, 2010

Badator komiki berria


Amaitutzat eman dezakegu gure bigarren komikia.

Jakingo duzue, Robert Capa Bilbon izan zeneko gaia hartuta, Sollube aldetik, baita Mexiko, Gibraltarretik ibili garela. Egia esan Capa aitzakia besterik ez da guk gura ditugun istoriak azaltzeko.

Gustora geratu gara emaitzarekin Iñaket irudigilea eta biok . Orain denbora bat pasatuko da komikia kalean ikusi arte.

Gazteleraz...Norma argitaletxeak erosi ditu eskubideak

Frantsezez... Cambourakis editions etxeak argitaratuko du

Euskaraz... zoritxarrez ez da argitaratuko, momentuz behintzat, bertoko argitaletxeek ez baitute komikiak argitaratzeko inolako interesik. Gure kabuz egiteko aukera badaukagu, baina saltsa gehiegitan ibiltzeak ere...

Beraz, adi ibili! Laster kalean TRISTÍSIMA CENIZA-(frantsezez Cendres...) izango dozue

sábado, septiembre 18, 2010